Hasiera | Meteo | Zona Privada | Kontaktu
Nortzuk garen
Lonja
Instalazioak
Ontziteria
Arrantza
Estatistikak
Berriak
Galeria
Done Pedro-Delicatessen
INSTALAZIOAK
Portuko ekintzei beharrezkoak diren zerbitzu eta laguntza emateko instalazio onenekin hornitu da Kofradia. Etengabeko hobekuntza du helburu, arrantza portua kalitatezko zerbitzuan buru mantentzeko inbertsioen plangintza eginez.
Pisaketa Baskula
Gure instalazioetan hainbat pisaketa baskula ditugu, bai barnekoak arraina pisatzeko, bai kanpokoak izotz eta kamioentzat.
Hozkailu-ganberak
Kofradiak, salmentaren beharrak betetzeko hainbat hotz-instalazio ditu.
Enkante Aretoa
Enkante aretoa salmentak burutzeko, kontrolatzeko eta hauen segimendu egiteko azken aurrerapen teknikoak ditu.
Zamaketa Kaia
Zamaketa kaia zabala du, arrainaren igarotze arina bermatuz, mundu zabala helburu duela.
Arrantza tresneri salmenta serbitzua
Kofradiak arrantza tresneri eta itsasoan erabilgarriak diren elementuak (jantziak etabar) salmentarako serbitzua dauka, kide guztientzat eta publiko orokorrentzat irekia.
Kutxak garbitzeko tresna
Kofradiak kutxak garbitzeko eta desinfekzioko instalazioak ditu, hauek berriz erabiltzeko. Eguneko garbiketa gaitasuna 20.000 alekoa da.
Sareak egiteko eta konpontzeko eraikina
Emakume sare-konpontzaileak bere lana egiteko eraikina badago. Eraikin honetan sareak garraiatzeko eta manipulatzeko tresneria badago.
Ontzi biltegi partikularrak
Kofradiako ontzi bakoitzak 75 m2 biltegia du, bere arrantzarako tresneria gordetzeko.
Izotz Fabrika
Eraikin nagusira erantsirik, izotz fabrikak Hondarribiko itsasontziak munduko arrainik onena lortzeko ezinbestekoa den material honekin hornitzen ditu. Itsasontziei zein erosleei zerbitzua ematen die.

Instalazio hauek egunero 90 tona izotz egiten dute, eta 400 tona gordetzeko lekua dute.

Erosleentzako izotz zerbitzua garraio pneumatikoz egiten da, jeleriatik lonja barruraino.

INSTALAZIOAK
© 2010. San Pedroko Itsasgizonen Kofradia. HONDARRIBIA.