Hasiera | Meteo | Zona Privada | Kontaktu
Nortzuk garen
Lonja
Instalazioak
Ontziteria
Arrantza
Estatistikak
Berriak
Galeria
Done Pedro-Delicatessen
LONJA
Lonjan pisatu, hoztuta mantendu eta ikuskatu egiten da, Kofradiak kontrol ekonomiko eta sanitario fidagarria eramateko. Azkenean, arraina gela batean jartzen da eta bertan enkanterako ikuskatu eta aukeratzen da.

Erosleek, era zuzenean edo bitartekoen bidez, enkantea segitzen dute eta arraina erosten dute paper guztiak betez.

Salmentarako bi sistema daude, enkantea eta lehen salmenta. Biek baldintza bera dute eta prozesu osoa Kofradian jaso beharra dago.

Enkantean, arraina deskargatu berritan ikuskatu ondoren, erosleek parte hartzen dute, enkantea beherantz egiten dela, sistema elektroniko modernoak prezio jaisten erakusten duelarik erosle batek gelditu arte.

Lehen salmentan, ontziak arrain sorta eman ahal dio adostutako prezioan hitzartutako erosleari, enkantetik kanpo. Esan bezala, eragiketa hau Kofradiak kontrolatzen du, sorta zuzen azaldu dadin estatistiketan.

Era honetan, Hondarribian lorturiko arraina mundu osoan gozatzen da, merkatu global zorrotzenetara ere helduz, baita sukaldari onenen mahaietara ere.

LONJA
© 2010. San Pedroko Itsasgizonen Kofradia. HONDARRIBIA.