Hasiera | Meteo | Zona Privada | Kontaktu
Nortzuk garen
Lonja
Instalazioak
Ontziteria
Arrantza
Estatistikak
Berriak
Galeria
Done Pedro-Delicatessen
ARRANTZA Xaxiango Arrantza Arrantza Kanaberaz Hegalmotza
Zalantzarik gabe, Hondarribian atzemandako espezien artean erregea dugu. Kanaberaz edo eskuko arrantza-aparailuz, tamainaren arabera, atunaren munduan, merkatu balio handienetakoa duen espeziea da. Kalen ezaugarriak batetik, arrain mota honen urritasunarekin batera, oso baliabide estimatua bihurtzen dute.

Hondarribiko ontziek, kalitate gorena lortzeko bitarteko eta ezagutzak dituzte. Froga modura, Japoniako merkatu zorrotzarekin elkarlanean eginiko gaur egungo eta iraganeko esperientziak ditugu. Hondarribiko ontziek burututako bidalketa frogek emaitza apartak ekarri dituzte beti, prezioetan eta produktuaren harreran. Horrela, merkatuak badaki produktu hau primerakoa dela, espezie, urritasun eta tratamenduaren kalitateagatik.

Patroiek zen eskifaiek, tekniko adituek emaniko trebakuntza-ikastaroak jaso dituzte ikasteko tunidoen erregea nola atzeman, maneiatu eta mantendu ICCAT sortu denetik, urtero adituekin elkarlanean ari gara, atzemandakoen kopurua, neurriak eta esfortzua adierazten diegu garbi-garbi. Era berean, zientifikoen markaketa kanpainetan parte hartzen dugu, eta gure itsasontzietan behatzaile zientifiko ugari ibiltzen dira.

Hegalmotzaren inguruan aipatu behar da stockaren egoera dela eta, 2006. Urtean Kroazian Hegalmotzaren Errekuperazio Plana erabaki zen, bertan erabakitako neurriak gure ontziteriak martxan jarri zituen 2007ko kanpainan, plan horren aldeko atxikimendua azalduz.

ARRANTZA Xaxiango Arrantza Arrantza Kanaberaz Hegalmotza
© 2010. San Pedroko Itsasgizonen Kofradia. HONDARRIBIA.