Hasiera | Meteo | Zona Privada | Kontaktu
Nortzuk garen
Lonja
Instalazioak
Ontziteria
Arrantza
Estatistikak
Berriak
Galeria
Done Pedro-Delicatessen
NORTZUK GAREN Historia Kofradiaren goberni zailak Tradizio
Urtero, eta aspalditik, Kofradiak tradizio hauek gordetzen ditu:
San Pedro Apostol jaieguna (Ekainak 29)
Urtero, ekainaren 29an, Asanblada Orokorreko kideak eta Zuzendaritza Batzordeak prozesioan joaten dira, Arrantzaleen Hermandadeko Arkutik Hondarribiko Parrokiara, bertan, sakristian urteko bilerak ospatzen dira, Zuzendaritza Batzordeko karguak hautatzeko.

Gaur egun, tradizioa gordetzen da, baina flotaren beharren arabera, hauteskundeak lau urtetik behin ospatzen dira Kofradiako egoitzan.

Karmen Amabirginaren jaieguna (Uztailak 16)
Ospakizun hau itsas-prozesio bat izan ohi zen, eta bertan Kofradiako itsasontzi batean Karmen Amabirjinaren irudia eramaten zen Hondarribiko portutik badiara.
Hor lore eskaintza egiten zen itsasoan galdutako itsasgizonen izenean.

Nahiz eta tradizio hau urte askotan galdurik izana, duela gutxi berreskuratu egin da.

Santiago Apostol jaieguna (Uztailak 25)
San Pedro egunean bezala, prozesioa eta agintariak Arrantzaleen Hermandadeko arkutik Hondarribiko elizara joaten da. Jaiegun honetan, arrantzale baten alabak, Abad Nagusiak aukeratuta, “ Kutxa “ deritzona, barruan Kofradiako urteko kontuen liburuak daukana, buruan darama. Behin gazte hau sakristiara heldu dela, agintarien aurrean joandako kanpainako emaitzak irakurtzen dira.

Segidan, eta 4 urtetik behin, Zuzendaritza batzordeko kideak aukeratzen dira.

Ekitaldia amaitutakoan, prozesioa Hermandadeko Arkura itzultzen da, musika bandarekin batera, eta neska gazteak oparotasun errito bat hasten du, birak ematen ditu Kutxa buruan duela. Tradizioaren arabera, zenbat eta bira gehiago eman orduan eta ugariagoa izango da arrantza urtea.

Txikitua (Abenduan, hilaren erdian)
Ohitura hau aitzinakoa da. Orduan arrantzaleen miseria leuntzeko asmoz, kofradiako kideei 5 kilo bakailao eta 7 litro olio oparitzen zitzaien, gabon sasoia alaitzeko asmotan.

Gaur egun, beharra ez bada ere, ohitura gordetzen da.

Gabonetako Meza Jaieguna (Abenduak 24)
Abenduaren 24ko goizean, 9etan, Guadalupeko Saindutegian meza ospatzen da, Arrantzale guztiekin, eta gero hamaiketakoa hartzen da.
NORTZUK GAREN Historia Kofradiaren goberni zailak Tradizio
© 2010. San Pedroko Itsasgizonen Kofradia. HONDARRIBIA.